XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iru bat urte Euskalerrian egiñik, 1925`an Arjentina`ra joan zan mixiolari.

Maixu ta soiñu jotzen Kordoba, O`Higgins ta N. Ponpeya`ko elizetan osotu zuen bere eliz-zerbitzua.

Berak sortu ta zuzendu zuen Juventud zeritzaion gazte-aldizkari bat.

Soinu-jotze, izkuntza eta idazlanak, dena goi-arnas eta gaztediaren alde erretzea izan zen bere jokabide nagusia.

1936`an, arnas-estuak jota zebillelarik, Euskalerrira etortzea eskatu zuen.

Teruel ondoko Híjar`en gelditu zan.

Gorriak ikusi bear izan zituen gerraldian, iru urtez Salamanka`tik Vigo ta Sevilla`ra, Melilla ta Granada zear etxerik etxe ibilliazi zutelarik.

Ondoren, Lekarotz, Sangotza ta Altzazu`n bizi izan zan; azken illabeteetan, berriz, Iruña`n; eta antxe, Errotazar komentuan, uritik at daukaten San Antonio etxean, il zan santu-santuki, 1966-7-13`an.

Il zan baiño bost bat illabete aurretik dei egin zidan neri.

Zer nai ote zuen? Esku seguruan utzi opa zuen bere Umeen Deia; neri egotzi nai zidan orren zuzendaritza.

Ez nuen uste ain arin Jainkoak eramango zuenik.

Orixegatik, eta Karmel eta Olerti-rekin aski lanpetua nenbillelako, ez nion baietzik eman.

Azkenik bego au (itzaurrea, 14 orr.).

EUSKAL LANA

Gaztetatik asia euskera ikasten.

Eta gutxi eltzen diran maillara eldu zan bere gurasoak etzekiten izkuntza sakon ta lerden idaztera iritxirik.

Eta ainbat liburuxka bere kasa argitaraturik.

Ona batzuk: 1) Umeen Deia (Bilbao, 1971).

Zarautz`eko Itxaropena irarkolan. 466 orrialde.